HASIERAKO EBALUAZIOA

 

 

 

 

AURKIBIDEA

Aurkezpena

Sarrera

Ebaluazioa egiteko prozedura orokorrak

Atalak, adierazleen txantiloiak eta baliabideak

A.    Aurreko eskolatzearen inguruan

B.    Hizkuntz gaitasuna

C.    Matematika

D.   Jarrera orokorren behaketa

Erabilitako bibliografia

Hasierako ebaluaziorako txostena

 


 

AURKEZPENA

“Si la atención individualizada al alumno es una vieja idea pedagógica y uno de los caballos de batalla de nuestra enseñanza, en el caso de la educación de este nuevo alumnado, se impone. No se trata de que el alumno se adapte a la escuela, sino de que ésta se organice y adecue todos sus mecanismos humanos, organizativos y técnicos para atender convenientemente a las necesidades de su alumnado.”    Uri Ruiz Bikandi (2002)

 

Durangoko Berritzeguneko “Kulturarteko Hezkuntza” mintegian hasierako ebaluazioaz gogoeta egiterakoan, honelako galderei erantzun behar izan diegu:  Nola egingo dugu hasierako ebaluazio hori?  Nola planteatuko dugu?  Zein prozedura erabili?  Zeintzuk atal baloratuko ditugu?  Nola jasoko ditugu datuak? Zein tresna, zein baliabide erabiliko dugu? Nolako testuak? ...  Guk hemen hainbat adierazle eta hainbat tresna  proposatuko ditugu baina, zer esanik ez dago, horiek adin, maila eta egoera ezberdinetara egokitu beharra egongo da. Gure gogoetaren emaitza txosten  honetan azaltzen saiatu gara, aurrerantzean beste askoren iradokizunez osatu eta hobetuko delako ziurtasun osoz.

Hasierako ebaluaziorako proposamen hau egitean bi aspektu hauetan zentratu gara: ESKOLARAKO ETA EGOKITZAPENERAKO OHITURAK eta OINARRIZKO GAITASUN AKADEMIKOAK.  Batetik, ikas ohiturekin zerikusia duten jarrera eta trebeziak baloratu nahi izan ditugu, gure ustez oso garrantzitsuak direlako ikas-irakas prozesua planifikatzerakoan eta beharko diren egokitzapen kurrikularrak ezartzerakoan. Bestetik, oinarrizko gaitasun akademikoak ere baloratu behar dira eta, horretarako, Hizkuntza eta Matematika arloetara mugatu dugu gure analisia.

Gure helburua ez da “zer jakin behar lukeen” baloratzea, edo bere adineko umeek  zer dakiten, edo bere mailari zeintzuk eduki minimo dagozkion... benetan zer dakien eta eskolara zer dakarren baizik. Irakaskuntzako profesionalen artean oso hedatuta dago zer ez daukaten eta zer ez dakiten kontuan hartzea (ez dakite euskaraz, ez dakite gaztelaniaz, ez dakite hau egiten, ez dakite...).  Ikasle txinatar edo errumaniar batek ez du gaitasun bat ere garatu gure ikastetxera etorri baino lehen?  Ezin digute ezer aportatu?   Ezer ez dakite?   Hutsetik abiatzen dira?   Hutsetik abiatzen gara gu? 

Hezkuntza-interbentziorako, ordea, ezinbesteko abiapuntua da eskolara dakartena baloratzea:Es preciso incorporar las experiencias personales y educativas de cada alumno al curriculum si se desea optimizar el rendimiento académico. (Cummins,1994). Hala ere, zenbat aldiz begiratzen dugu ea zer dakiten ondo egiten eta zer dakarten eskolara? Ea zertan nabarmentzen diren euren giroan, ea zertan diren onak...?   Behar-beharrezkoa da, beraz, “interes baikorra” agertzea dakitenaren eta aportatu ahal digutenaren aurrean.  Ikasle berriak zergatik ikasi beharko du gure hizkuntza,  guk bereari inolako estimurik ez badiogu?

Sarritan ikasle horiek gure ikuspuntutik aztertzen ditugu, geure munduaren ikuskera inposatzen diegu: benetako jakintza, balio duen bakarra, geurea da, geuk transmititzen dieguna. Horrezaz gain, “gauzak jakitea” eskatzen diegu (sarriegi   “gure gauzak” jakitea), ez “gauzak egiten jakitea” edo gauza horiek non eta nola bilatu jakitea...  Jakina, beharrizan eta “gabezia” handiak dituzten ikasletzat hartzen baditugu, hasieratik bertatik jartzen gara “hezkuntza konpentsatorioaren” klabeetan.  

Ikasleari lagundu egin behar diogu dakiena erakusten. Gaztelaniaz ez badaki, dedukziozko eta indukziozko arrazoibidea lantzeko jarduerak proposatuko dizkiogu (zereginen aurkezpena ezin daiteke berbala izan, noski), espazio gaitasuna,    kalkulu-ariketak, logika-arrazoiketa, marrazketa...

Kaleratzen dugun proposamen hau erabat orientatiboa da. Oinarrizko ezagupenak eta gaitasunak ebaluatzeko adierazleak aurkezten ditu. Adierazleok eskolako ikasketa-prozesuan aurrera egiteko pausoak markatzen dituzte eta baliagarriak  izango zaizkigu ikasle bakoitzari egokituko diogun hezkuntza-proposamena eta banakako plangintza gauzatzerakoan. Bestalde, curriculumak berak ere tresna egokia ematen digu gaitasun kurrikularraren ebaluazioa garatzeko: ebaluazio-irizpideak.

Azkenik, egokia da gure ustez honako hau ere bereiztea: batetik, ikasle batek     berak bakarrik egiten dakiena eta, bestetik, laguntzaz egiteko gai dena, erabili ahal duena, lagunduta adierazten duena... Azterketa horrek bere “garapen gune hurbilean” aritzen lagunduko digu eta, hortaz, gure lana eraginkorragoa izan daiteke.

 

Txosten honen elaborazioan irakasle hauek hartu dute parte:

Landako LH:  Jabi Egidazu  eta  Inma Juez

Larrea LH:  Julia Morpeceres  eta  Jon Zamalloa

Urritxe BHI:  Esti Astigarraga

Abadiño BHI:  Roberto Sarriugarte

Ongarai LH:  Marian Idoeta  eta  Arantza Pagonabarraga

Ongarai BHI:  Begoña Solozabal   eta  Puy  García

Gernika BHI:  Maribel Elorza

Elorrio LH:  Mertxe Eriz

Durangoko Berritzegunea:  Joseba Ibarra  eta  Jon López


SARRERA

“(...) practicar una evaluación inicial amplia: además de sus bases lingüísticas,      de sus capacidades académicas potenciales (comprensión, expresión, lectura, matemáticas) y reales (hábitos escolares y destrezas procedimentales: ¿saber utilizar un diccionario... hacer un resumen?); también de su escolarización previa (si la han tenido), de las compatibilidades y diferencias con nuestro sistema educativo... y, si fuera el caso (como cualquier niño autóctono), de necesidades educativas especiales; y todo ello para diseñar sus itinerarios de formación e instrucción individualizada”                                         (J.A. Jordán).

 

Edozein hezkuntza-jarduerak ikasle bakoitzaren berezitasunetatik abiatu behar luke. Ikasleak “banakako arreta” eta proposamen kurrikular berezia behar du eta, beraz, ezinbestekoa da informazio-bilketa sistematikoa eta bere gaitasun kurrikularren hasierako ebaluazio bat egitea. Banakako lan plangintza hori gauzatzeko zenbait erabaki hartu beharko dira, bai hizkuntz trataerari dagokionez, bai beste hainbat aspektuz ere, hala nola, arloetarako egiten den proposamen kurrikularra, bakarkako tutoretza-lana, indartze-neurrien antolamendua (noiz erreferentzi taldean, noiz eta norekin kanpoan...), ebaluatzeko irizpideak, neurri bereziak amaitutzat emateko irizpideak...

 

Ebaluazioa “balio-judizioa” da, hain zuzen ere irakas-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementuei buruzko zenbait analisi eta datutan oinarritua.

Hasierako ebaluazio baten helburu nagusiak honako hauek dira:

Ø     Zenbait ikasleren hezkuntza-premiak antzematea.

Ø     Lan-plangintza antolatzea: proposamen kurrikularraz eta beharko dituzten laguntzez hartu beharreko erabakiak aztertzea eta zehaztea...

 

Horretarako, beste galdera hauei ere saiatu beharko genuke erantzuten:

 

·       NOIZ?  Ikasturte hasieran edo ikastetxera etorri ahala...

·       NORK? Irakasle taldeak, tutoreak eta orientatzaile/kontsultoreak koordinatuta...

·       ZER?  Bere gaitasun potentzialez gain (hizkuntz(ar)en ulermena, irakurmena, matematika...), benetako gaitasun eta trebeziak ere neurtu beharko lirateke (badaki hiztegia eta entziklopedia kontsultatzen?  nola moldatzen da laburpen bat egiteko? ...).  (...) una evaluación diagnóstica-inicial que haría especial hincapié en la determinación de sus hábitos escolares, técnicas instrumentales, dominio oral y escrito de las Lenguas y nivel de Matemáticas. Posteriormente se completaría la misma recogiendo información sobre sus habilidades interpersonales, musicales, motrices, plásticas, estilos cognitivos, expectativas, intereses y aficiones”.

(Durangoko Berritzegunea.  “Hacia una convivencia intercultural”. www.berrikuntza.net)

·       NOLA?   Aurreko ikasturteetako informazioa, etengabeko behaketa, anekdota-fitxa, elkarrizketak, egindako lanen analisia, hasierako ikastunitatea...

Utilizar pruebas cualitativas diferentes –menor carga lingüística, con formatos que les resulten más familiares– que impliquen la realización de demostraciones por parte del evaluador y una coordinación con el equipo docente, que se basen en elementos gráficos y en la mímica...”   (Durangoko Beritzegunea. Idem.)

 

Bestalde, etengabe jaso eta nabarmendu beharko genituzke hasiera egoeratik lortutako aurrerapenak...


 

EBALUAZIOA EGITEKO PROZEDURA OROKORRAK

Ikasle berria talde batean sartu baino lehen hasierako ebaluazioa egitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, baina horretarako ez dugu ebaluazio-prozesu       zorrotz eta luze batetik pasarazi behar. Egokiagoa da, gure ustez, gelan dagoen bitartean era integratu batean egiteko modua bilatzea. Behar den informazio-bilketa lehenengo egunetan egingo dugu. Zenbait aspektu, ordea, asteetan zehar egindako behaketaren bidez aztertu beharko dira. Bitartean ikaslea, poliki-poliki egoera berrira ohituz eta egokituz joango da.

Taldekatzeko orduan adina izango da gure lehen erreferentzia, hizkuntz gaitasun urria adierazi arren ere. Ez-ohiko neurritzat hartuko da bere adinari dagokiona baino maila bat beherago eskolatzea. Ikaslearen auto-estimua eta ikasteko motibazioa ere     hartu behar ditugu kontuan.

Beharrezkoa izango da hainbat tresna eta proba erabiltzea. Kasu batzuetan ikastetxean bertako ikasleekin erabiltzen diren probak izan litezke. Beste batzuetan egokituak izango dira edota ikasle berriaren balorazioa egiteko bereziki sortuak.  Hala ere, kontuz, ez dadila bihurtu proba ezberdinen gehitze edo pilatze hutsa.

Prozedura eta tresna motak adinari egokituko zaizkio. Oro har, esan dezakegu      test estandarizatuak ez direla esanguratsuegiak izaten, gure kultura “okzidentala”ren parametroetatik eginak izaten baitira eta horrek emaitzen fidagarritasuna kutsa dezake. Adibidez, irakurmena neurtzeko erabiltzen diren zenbait ariketa eta testu geure curriculumean eta testuinguruan oinarrituta daude eta, beraz, erabat ulertezinak egin dakizkieke beste kultura batzuetatik datozen neska-mutilei.

Garapen pertsonalari dagozkion aspektuak baloratzerakoan, berriz, irakasle batek baino gehiagok zenbait egunetan zehar egindako behaketa izango da prozedura nagusia. Ahal den neurrian egoera desberdinak eta pertsona desberdinen iritzien kontrastea bermatu behar dugu.

Bestalde, ikaslearen hizkuntza ez dakigunean, oso inportantea litzateke ikaslearen hizkuntza dakien pertsona baten laguntza izatea. Elkarrizketa informal batetik informazio ugari eta esanguratsua lortu dezakegu. Informala diogu, baina ez horregatik prestatu gabea. Hain zuzen ere, itzultzaile baten laguntzaz baliatzen garenean, jakin nahi ditugun aspektuak biltzen dituen gidoia eman beharko genioke itzultzaile horri aurretiaz.

Dokumentazioa: Harrera-protokoloak esango digu non artxibatuko diren hasierako ebaluazioaren emaitzak eta nor arduratzen den horiek biltzen.


ATALAK,  ADIERAZLEEN TXANTILOIAK ETA BALIABIDEAK

A.  Aurreko eskolatzearen inguruan

Aurreko eskolatzearen zenbait datu jasotzea eta eurei buruz gogoeta egitea ezinbestekoa da ikaslearen behin-behineko kokapena eta norbanako programazioa egiteko.

Ikastetxera dakarten dokumentazioa (batzuetan ezina dute inolako dokumentaziorik aurkeztea) eta lehenengo elkarrizketak izango dira batez ere informazio-iturriak. Ahal izanez gero, itzultzaile-bitartekari baten laguntzaz baliatuko gara. Dena dela, itzultzaileari gidoi zehatza eskaini beharko diogu. Bestalde, posible den neurrian, interesgarria litzateke aurreko eskolarizazioan erabilitako testuliburuak edota koadernoak eskuratzea. Izan ere, euren hizkuntza jakin ez arren, ikaslearen lan-ohituraz   eta landutako edukiez informazio esanguratsua ondoriozta dezakegu.

Oso garrantzitsua da familiei galdera hauen helburua eta zentzua ondo ulertaraztea. Batzuetan gurasoek irakasleak entzun nahi duena erantzuten dute; edo ikaslearen gaitasunak handiagotzen dituzte. Horretarako egokiagoa izaten da harreman informala    eta hurbila galdesorta hotza baino. Gainera, test estandarizatuak ez dira esanguratsuegiak izaten, ez baitute beste kultura batzuetako faktorerik kontuan hartzen.

Lehen kontaktuetan aspektu hauen inguruan saiatuko gara informazioa lortzen:

 

 

      Hizkuntzari buruz

 

-        Zein (zeintzuk) hizkuntza ikasi du etxean?

-        Zein da etxean erabiltzen den hizkuntza?

-        Zein hizkuntza erabiltzen zen eskolan?

-        Badaki irakurtzen eta idazten bere ama-hizkuntzaz?  Zein adinekin hasi zen irakurtzen?

-        Nolako erlazioa izan du (hemengo) hizkuntzekin etorri denetik edota jatorrizko herrian?

-        Eskatzen badiogu bere hizkuntzaz (nahiz eta guk jakin ez) zerbait idazteko, aspektu hauei erreparatuko diegu:    

Ø      hizkien eraketa ea bere adinari dagokion

Ø      erantzuna emateko behar izaten duen denbora

Ø      ea aldaketak edota zuzenketak egiten dituen aurkeztu baino lehen

Ø      idatziaren sinpletasuna edo konplexutasuna

Ø      ...

 

(Hizkuntz gaitasuna sakonkiago aztertzeko ikus “hizkuntz gaitasuna” atala)

 

 

 

      Orokorrak

 

-        Zenbat denbora egon da eskolatuta?

-        Zein interes eta gaitasun erakutsi ditu eskolan? Eta etxean? Zertan nabarmentzen da?

-        Eten egin da bere eskolatze-prozesua?

-        Ikasteko arazorik izan du?  Laguntza espezializatua jaso du?

-        Zeintzuk izan dira aurreko eskolatzean gehien landu dituen arloak (batzuetan oso jakintzagai diferenteak ikasi dituzte)?:  Natura edo Geografiako liburuak (mapa eta grafikoekin...) erakusten badizkiogu, jakin dezakegu zein eduki egiten zaizkion ezagun.

 


 

        Aurreko eskolatzearen inguruan                                    Ikaslea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

 

           Zein (zeintzuk) hizkuntza ikasi du etxean?

 

 

           Zein da etxean erabiltzen den hizkuntza?

 

 

           Zein hizkuntza erabiltzen zen eskolan?

 

 

           Badaki irakurtzen eta idazten bere ama-hizkuntzaz?  Zein adinekin hasi zen irakurtzen?

 

 

           Nolako erlazioa izan du hemengo hizkuntzekin etorri denetik edota jatorrizko herrian?

 

 

           Zenbat denbora egon da eskolatuta?

 

 

           Zein interes eta gaitasun erakutsi ditu eskolan?  Eta etxean?  Zertan nabarmentzen da?

 

 

           Eten egin da bere eskolatze-prozesua?

 

 

           Ikasteko arazorik izan al du?  Laguntza espezializatua jaso du?

 

 

           Zeintzuk izan dira aurreko eskolatzean gehien landu dituen arloak?

 

 

           Beste batzuk.